MARTXAN DA PEMBAKO MURALAREN MARRAZKETA

Mozambikeko Unibertsitate Katolikoko CPOS taldea bertako artistekin hasi da lanean Pembako hirian horma-irudi bat margotzeko. Horma-irudi horretan, ikerketa-taldea bere landa-lanean identifikatzen ari diren narratibak jasotzen dira.

Horma-irudia hainbat ikusizko piezaz osatuta dago. Horiek guztiak ikusgai egongo dira 5 lurraldeetako gainerako arte-piezekin batera, Gernikan apirilerako antolatzen ari garen erakusketan, zeinaren berri emango dizuegun.