Oihalkiekin, sentipenekin eta oroitzapenekin egindako ohazala
Kolonbiako nekazari amonek josturetatik geratzen ziren oihal zatiekin oihalki edo patchwork ohe estalkiak egiten zituzten, hau da, ohe zorro koloretsuak, anitzak eta oso originalak. “Gatazka Egoeran Dauden Lurraldeak – 2. Fasea”-ren aldamenean ekiten duen eta talde ahulduenen partaidetza sustatzeko, “Gereizpetatik 11 Izpi: Sumando voces silenciadas a las narrativas de vida” proiektuaren baitan, Cajamarcako emakumeek ohialkiekin ohazal bat egitea erabaki zuten, bakoitzak bere sentimenduak edota oroitzapenak oihal zati batean jarri eta besteenekin bat eginez.
2021eko uztailaren 17an, prozesuan parte hartzen ari diren emakumeekin bigarren tailerra egin zen Cajamarca -Tolima udalerrian, lehen tailerrean bildutako informazioa elkarbanatzeko eta aurretik egindako hausnarketak zabaltzeko modua diseinatzeko helburuarekin. Proiektuak izan duen harrera bikaina dela eta, agian udalerriko liderrengan zentratzen ez den lehen proiektua delako, bigarren tailer honetako asistentzia hirukoiztu egin zen. Beraz, parteartzaileen sentimendu eta oroitzapenak ez baztertzeko, aurreko tailerrean egindako gorputz-kartografia birsortzea beharrezkoa izan zen.
Taldeka banatuta, emakumeek gorputz baten irudia marraztu eta irudi horren barruan zer zeramaten adierazi zuten, haien min fisikoa eta emozionalak ez ezik, beren ahalmenak eta indarguneak ere. Aman komunean izan zuten lurraldea buruan eta bihotzean daramatela.
Uztailaren 17an diseinatutako ohazala irailean amaitzea espero da.