URDAIBAI OREKA BIZIAN DOKUMENTALAREN AURKEZPENA GIPUZKOAN
2020-03-04
Datorren martxoaren 12an Urdaibai Oreka Bizian dokumentala aurkeztuko dugu Fraisoroko nekazaritza eskolan (Zizurkilen).
Zine-forumean eskolako 60 ikasle inguruk proiektuko protagonista batzuekin hitz egiteko aukera izango dute, haien kezkak eta proiektu bikain honen jatorria zein den lehengo pertsonean ezagutzeko aukera izanik.