INVESTIGACIÓN “CAPACIDADES Y REDES DE LAS PERSONAS DESPLAZADAS EN CABO DELGADO-MOZAMBIQUE”

CABO DELGADO (MOZAMBIKE) DESPLAZATUTAKO PERTSONEN GAITASUNAK ETA SAREAK IKERTZEN

Konplexua da azaltzea Cabo Delgado bizi duen gerra berri eta krisi humanitarioaren egoera, dagoeneko hiru mila heriotza baino gehiago eta 750.000 pertsona desplazatu eragin baititu gatazka militarizatu honen ondorioz. Matxino islamistak gerran daude mozambiketar segurtasun indarren, armada pribatuen eta atzerriko misio militarren aurka. Atzekaldean, argazkia osatzeko, gasaren eta harribitxien ustiapenaren kontrola eta gerraren negozioa, eta elite politikoek, kaltetutako herritar/talde etniko taldeak, Gobernuko alderdiaren barruko fakzioak, negozio-gizonak, atzerriko potentziak eta empresa transnazionalak jokoaren parte direnak.

Gernika Gogoratuzeko talde bat eta Bakearen aldeko Ikasketa eta Ekintza Zentroa (CEAP) ikerketa baten kanpo-lana egiten ari dira. Probintziako hainbat barrutitako familiei galdetegi eta laguntza humanitaroaren arduradunei eta arduradun komunitarioei elkarrizketa hauek Ayuda en Acción Gobernuz Kanpoko Erakundeak eskatutako “Cabo Delgadon desplazatutako pertsonen sareei eta gaitasunei” buruzko ikerketa honen parte dira.

Beste urrats bat Gernika Gogoratuz-ek lurralde honetan bakea eraikitzeko egin nahi dituen proposamenak sendotzeko.

INVESTIGACIÓN “CAPACIDADES Y REDES DE LAS PERSONAS DESPLAZADAS EN CABO DELGADO-MOZAMBIQUE”