Testimonios sobre la investigación "Capacidades y redes de las personas desplazadas en Cabo Delgado-Mozambique"

“MOZAMBIKEKO CABO DELGADO PROBINTZIARA LEKUALDATUTAKO PERTSONEN GAITASUN ETA SAREAK” IKERKETARI BURUZKO LEKUKOTZAK

Desplazamendua, indarkeria eta gerra Cabo Delgadon

Bakearen aldeko Ikerketa eta Ekintza Zentroko Alberto Ernesto gure adiskideak kontatu digunez, gerrako indarkeriaren eraginez harremanak hausten ari dira eta Mozambike iparraldeko probintzia honetan mesfidantza sorrarazten ari da.

Komunitate desplazatuak eta laguntza humanitarioa Cabo Delgadon

Aventina Matusse (CEAP) lekualdatutako pertsonen gaitasun eta sareen ikerketa honetako talde honetako kide da eta, hark elikagaien gabezia azpimarratzen du, baina batez ere, hala berriro finkatzeko zentroetan, nola harrera-familietan, beren bizitzekin jarraitzeko planik egin ezin duten pertsona horien etorkizun zehaztugabea.

Ekintza humanitarioa Cabo Delgadon

EHUko irakaslea den Jokin Alberdik 1.100.000 pertsona baino gehiagoren premiak artatzeko ahalegina egiten ari den jarduketa humanitario honen mugen berri eman digu. Nabarmentzen duenez, gerra hori pairatzen ari diren pertsonen ezagutzak, kultura, kezkak eta parte-hartzea ez dira kontuan izaten.

Bakearen eraikuntza Cabo Delgadon

Coimbrako Unibertsitatean ari den eta Gernika Gogoratuz zentroko kolaboratzaile den Teresa Cunhak oroitarazten digunez, Cabo Delgadon bakea bertako protagonista diren komunitateak aintzatetsiz soilik da posible. Ikerketa honekin, eta gerora egingo den ikerketa eta ekintza komunitarioko azterlanarekin, ekarpena egin nahi dugu gure aletxoarekin.